BASQUEVOLTek eta EGIBIDEk baterien fabrikazio eta aplikaziorako prestakuntza ikastaro bat atondu dute

  • 72 ordu izango dituen ikastaroak ikasleak teknologia berritzailean,etorkizunekoan, prestatu nahi ditu

BASQUEVOLTek eta EGIBIDEk baterien fabrikazio eta aplikaziorako prestakuntza ikastaro bat atondu dute

2025eko urtarrila hautatu dute “Baterietara sarrera: Fabrikazioa eta Aplikazioak” izeneko ikastaro berria ezagutzera emateko. Ikastaroa EGIBIDEk emango du (Jesus Obrero Fundazioa). Modulua ikastetxe horretako ikasleen eta BASQUEVOLTeko profesionalen artean prestatu dute, eta azken hainbat ikasgai emateaz arduratuko dira.

Zeharo berria den ikastaro hori Arabako Foru Aldundiak bultzatzen du eta baterien industria sektoreko profesional berriak gaitu nahi ditu. Sektore hori proiekzio eta itxaropen handiko arloa bihurtu da arabar lurraldean 2022ko ekainean BASQUEVOLT sortu zenetik.

Ikastaroaren lehen edizio hau urtarrilean eta otsailean emango da, eta bigarren edizio bat ere egingo da apirilean. Izena emateko epea EGIBIDEren webgunean argitaratuko da.

Informazio gehiagorako, klikatu hemen.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.