Basquevoltek lankidetza-akordio berri bat sinatu du Fives Group eta Hynn Technology multinazionalekin

Fives Group, Basquevolt eta Hynn Technology elkartu egin dira solido egoerako baterien akaberarentzat konponbide berritzaile bat diseinatzeko.

Konponbide berritzailea BQV baterien akaberarentzat

Fives Group, Basquevolt eta Hynn Technology elkartu egin dira solido egoerako baterien akaberarentzat konponbide berritzaile bat diseinatzeko. Gasteizen egoitza duen konpainiak 2027. urtean merkaturatzea aurreikusten du.

Industria alorreko aditu onenekin nazioarteko aliantzak egiteko bere helburuari jarraituz, Basquevoltek lankidetza-akordio hori sinatu du bi multinazionalekin bere baterientzat konponbide berritzaile bat diseinatu, testatu eta garatzeko, horren prototipoa eta ondorengo fabrikazioa optimizatze aldera.  

FIVES GROUP konpainia frantziarrak diseinu industrialean eta zehaztasun handiko makinerian, prozesuen teknologian eta automatizazio adimentsuko soluzioen horniduran duen ezagutza osoa jarriko du. HYNN Technology-k, berriz, giltza eskura eran eskainiko ditu soluzioak bateriak egiteko, horien kapazitatea sailkatzeko eta zehaztasun handiko baterien probetarako.

Akordio hau “beste urrats bat da belaunaldi berriko baterien bidean, eta joko-arauak aldatuko ditu”.

 

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.