Basquevolt, Upcell-en Zuzendaritza Batzordeko kide

Basquevolt, Upcell-en Zuzendaritza Batzordeko kide

Basquevolt Upcell Aliance-ren Zuzendaritza Batzordean sartu da. Elkarte horretan biltzen dira bateria elektrikoen Europako Industriaren protagonistak, bai sektore pribatukoak, bai sektore publiko eta akademikokoak.

Lankidetza, lorpenera heltzeko giltzarri

Basquevolt Upcell Alliance elkartearen Zuzendaritza Batzordeko kide izatera igaro da ofizialki Elinor-ekin eta Blue Solutions-ekin batera. Elkarte horretan biltzen dira bateria elektrikoen Europako Industriaren protagonistak, bai sektore pribatukoak zein sektore publiko eta akademikokoak, eta berrikuntza teknologikoa bultzatzea du helburu, Europa mugikortasun jasangarri bateranzko trantsizioaren abangoardian egon dadin.

70 konpainia baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, baterien manufaktura sektoreko jokalari handiak direnak, hala nola Verkor edo ACC. Pablo Fernandez-Santos Basquevolt-en Chief Engineering and Programs Officer-aren hitzetan:

“Baterien balio-kateko eragile guztien arteko lankidetza da Gen 4 bateriekin zerikusia duten erronka guztiak lortzeko eta baterien eta mugikortasun jasangarriaren arloan Europaren lidergoan laguntzeko modu bakarra”.

Urrats handia da hori konpainiarentzat. Hain zuzen, bere prototipo-zona berria zabaltzeko ataritan da eta baterien Europako industrian funtsezko eragilea izango da guztion esku egongo den deskarbonizazio erreal bateko gizartea lortzeko.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.