Basquevoltek bere CIB Berrikuntza Zentro berria inauguratu du
Agintari, inbertitzaile eta euskal enpresa-ehuneko elkarte ugari izan dira bertan. Inaugurazio-ekitaldiaren aurretik prentsaurreko bat egin da, eta Basquevolt teknologiaren aurrerapenak eta datozen urteetako duen bide-orria azaldu dira bertan.
Agintari, inbertitzaile eta euskal enpresa-ehuneko elkarte ugari izan dira bertan.
Basquevoltek bere “Basquevolt Berrikuntza Zentro” CIB berria inauguratu du Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako presidentea eta konpainiaren bazkide inbertitzaileak buruan ziren ekitaldi ofizial batean.
Lehendakariarekin batera beste agintari batzuk ere izan dira, besteak beste, Ramiro González Arabako ahaldun nagusia, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Arantxa Tapia Ekonomia Garapeneko sailburua. Konpainiaren bazkide inbertitzaileen ordezkariak ere inaugurazio-ekitaldian izan dira: Iberdrola, Enagás, EIT InnoEnergy, CIC energiGUNE, SPRI Taldea eta CDTI Innovación.
Konpainiaren lehen urteurrenaren harira egin da zeremonia, eta bertan, oroimenezko plaka erakutsi aurretik eman duen mintzaldian, Iñigo Urkullu jaunak esan du “emaitza zeharo positiboak” direla, “ekimen eraldatzailea da, erronka global guztietan eragiten duena: digitalean, energetikoan, klimarenean eta sozialean”. Francisco Carranza konpainiaren CEOaren hitzetan, “gaurko inaugurazioa mugarri garrantzitsua da BASQUEVOLTentzat eta berretsi egiten du solido egoerako baterien europar industrian dugun aitzindaritza”.
Ekitaldiaren ondoren, bertaratuek instalazio berrietatik bisita gidatu bat egiteko aukera izan dute, eta Laborategiaren Areto (Wet Lab eta Dry Lab) estreinatu berria ikusteko parada izan dute, non probatzen eta muntatzen baitira bateriak eta elektrolitoa eta prototipo-lerroa (eraikitze fasean dago), eta non aurreikusten baita bateriaren lehen prototipoa fabrikatzea, urte honen beraren amaiera aldera, hain zuzen.
“Basquevolt Innovation Center” CIBaren inaugurazioa beste mugarri bat da Basquevolt gelaxka diseinatzeko bide-orrian, zeina bateriaren kostua %30ean potentzialki murrizteko, energia biltegiratzeko kapazitatea %50ean handitzeko eta ibilgailu elektrikoaren autonomia 500 kilometrotik 750 kilometrora luzatzeko gai izango baita.
Miñaon dagoen zentroak duen proiektu anbiziotsu horretarako baterien sektorean mundu mailan dauden profesional onenak ari da biltzen.