
BASQUEVOLTek “Made in Araba Day”n hartzen du parte
- Arabako Foru Aldundiaren ekimen honek arabar industriara hurbiltzen ditu herritarrak
- Industria horrek duen potentzial osoa eta nazioarte mailako punta-puntako produktuak erakutsiz
BASQUEVOLTEK “Made in Araba Day”n hartzen du parte
- Arabako Foru Aldundiaren ekimen honek arabar industriara hurbiltzen ditu herritarrak
- Industria horrek duen potentzial osoa eta nazioarte mailako punta-puntako produktuak erakutsiz
Basquevoltek aurtengo “Made in Araba Day”ren edizioan hartu du parte. Herritarrak Araban ezarrita dauden enpresetara hurbilarazi nahi dituen ekimen horrek enpresek toki zein nazioarte mailan eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuak erakutsi nahi ditu.
Urriaren 26ko larunbatean egin zen kalez kaleko azokaren ospakizun handia, baina astean zehar ere egin ziren hainbat jarduera, horietan Basquevoltek era aktiboan parte hartu zuelarik: “Kale Erakusketa”, Lanbide Hezkuntzako ikasleentzako Ate Irekien Jardunaldia eta “A Pint of Talent” solasaldia, non Carla Zetu gure lankideak (I+G-ko Prozesuen teknikaria) bere esperientzia partekatu zuen entzuleekin.
Arabako Foru Aldundiaren ekimen oparo honek balioa eman nahi die “munduan erreferenteak izan arren horien lana eta lorpenak, askotan, jendearentzat oharkabean pasatzen diren industria sektoreko konpainia handiei eta eteei” (iturria: Expansión).
Plazerra izan da Vitoria-Gasteizentzat horren garrantzitsua den gertakizun honen parte izatea.
