
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) saria eman dio BASQUEVOLTi baterien balio-katean etorkizun handiena duen startup gisa
- Sari hori BASQUEVOLTek Europan bateriak hornitzeko katearen garapenean duen berebiziko garrantzia berrestera dator, eta enpresak Euskadiko lidergo teknologikoarekin duen konpromisoa nabarmentzen du
Europako Inbertsio Bankuak (EIB) saria eman dio BASQUEVOLTi baterien balio-katean etorkizun handiena duen startup gisa
- Europako Inbertsio Bankuak (EIB) “baterien balio-katean etorkizun handiena duen startup-a” izeneko aitortza egin dio BASQUEVOLTi EIT InnoEnergy erakundeak antolatutako The Business Booster (TBB) ekitaldian
- Sari hori BASQUEVOLTek Europan bateriak hornitzeko katearen garapenean duen berebiziko garrantzia berrestera dator, eta enpresak Euskadiko lidergo teknologikoarekin duen konpromisoa nabarmentzen du
- Berrikuntza disruptiboak statu quo-a eraldatu eta Europak baterientzako teknologia aurreratuaren liderra izateko nahia sustatu dezakeenaren adibide bat da
Francisco Carranzak, BASQUEVOLTen CEOak hau dio: “Europak ez dauka soilik EBren 2030erako eta haragoko eskaria betetzeko etxeko eskaintza bat lortzeko potentziala, subiranotasun teknologikoa bermatzeko gaitasunak ere badauzka”. Teknologia bereizirik gabe, baterien hornidura-katearen hedapen industrialak ez ditu automatikoki sortuko balio erantsi handiko enpleguak, eta ez du lortuko Asiarekiko independente izatea, biak ala biak funtsezko faktoreak izaki epe luzera begirako iraunkortasun ekonomikoan.
Hala ere, ibilgailu elektrikoek erronkak dakartzate duela hamarkada bat baino gehiago Europan sartu zirenetik; batik bat, litiozko bateriekin lotutakoak. Europak elektrifikazioaren etorkizunean berritzeko gaitasuna dauka, baliabide naturalak optimizatzen dituzten, materialetan kiloko energia gehiago biltegiratzen duten, ekoizpenean energia gutxiago behar duten eta ingurumenarekiko inpaktu nabarmenkiro gutxiagoa duten bateria eraginkorragoak eginez. Euskal konpainiaren misioa elektrifikaziorako aukera demokratizatzea da, bateria arinagoak, eskuragarriagoak eta iraunkorragoak eskainita.
Europako Inbertsio Bankuari (EIB) buruz
Europar Batasunaren adar finantzarioa da, eta munduko alde anitzeko mailegatzaile handiena. EBren banku klimatiko gisa, EIBk inbertsio iraunkorra sustatzen du hazkunde ekonomikoa, berrikuntza eta aurrerapen soziala sustatzeko, ekintza klimatikoa eta azpiegitura eta trantsizio energetikoa bezalako erronka globalei heltzen dieten proiektuak lagunduz.