#InvierteEnMujeres, berezkoa duten garrantzian, euren hazkundean eta gizarte osoari berezkotasunez egiten dioten ekarpen femeninoan.

#InvierteEnMujeres, berezkoa duten garrantzian, euren hazkundean eta gizarte osoari berezkotasunez egiten dioten ekarpen femeninoan.

Bat eginik gizartearen esparru guztietan, emakumearen hazkundea eta mundu hobe baterako berezkotasunez egiten duten ekarpen femeninoa sustatzeko, emakumeek eta gizonek duten betekizun erabakigarria ospatzeko.

#InvierteEnMujeres

Komunitateei presio izugarria eragiten dieten askotariko krisiei aurre egiten ari den mundu batean, inoiz baino beharrezkoagoa da pertsona guztien arteko berdintasuna. Horren haritik, “emakumeen eta nesken eskubideak bizitzaren alor guztietan bermatuz bakarrik berma daitezke ekonomia oparoak zein bidezkoak eta datozen belaunaldientzako planeta osasuntsu bat”, Nazio Batuak erakundeak dioen moduan.

Basquevolt-en ekipo BAT izaten saiatzen gara. Emakumeak eta gizonak elkarlanean, gizarte osoarentzat ondasun bat zuzenean lortzen lagunduko duen proiektu bat aurrera ateratzen. Hori da benetako trantsizioa gizarte deskarbonizatu baterantz, hau da, guztioi bizitza hobea ekarriko digun mundu osasuntsuago baterantz.

Gure enpresarentzat oso garrantzitsua da “zaintzaren gizartea”, pertsonaren eta planetaren balio ordezkaezina aitortzen duelako eta guztiontzako eredu ekonomiko jasangarri eta integratzaile bat sortzen saiatzen delako.

Eredu hori posible egiteko, guztiok zeregin erabakigarria betetzen dugu. Mugez gaindi eta inolako diskriminaziorik gabe.

Inbertitu dezagun emakumeen berezko garrantzia aitortzen. Inbertitu dezagun gizartearen esparru guztietan euren hazkundea indartzen. Inbertitu dezagun aukera-berdintasunean eta mundu honi berezkotasunez egiten dioten ekarpena indartzen. Horixe da, hain zuzen, guztion mesederako benetako aurrerabidea.

#InvestInWomen #PowerYourEnergy

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.