Telefonicak eta Siemensek digitalizatzen dute Basquevolten solido egoerako baterientzako gelaxken prototipoak egiteko instalazioa

Telefonicak eta Siemensek digitalizatzen dute Basquevolten solido egoerako baterientzako gelaxken prototipoak egiteko instalazioa

  • Solido egoerako litiozko baterien ekoizpenarekin lotutako hainbat digitalizazio-prozesuen testak egingo ditu Basquevoltek, instalazioa soluzio teknologikorik onenekin hornituta.
  • Telefonicak eta Siemensek korporazio (IT) eta operazio (OT) esparruko konektibitatea emango diote Basquevolten baterien prototipoak egiteko instalazio berriari. 
  • Proiektu aitzindaria da Europan solido egoerako litiozko baterientzako gelaxken fabrikazioan, eta bakarra da kontinentean bere teknologiagatik. 
  • Prozesu industrial osoaren zibersegurtasuna da proiektu estrategiko honen gakoetako bat, funtsezkoa baita mugikortasun elektrikoan urratsak emateko. 

Vitoria-Gasteiz, 2023ko azaroaren 2a.- Telefonicak eta Siemensek aliantza egin dute Basquevoltekin, solido egoerako baterientzako gelaxkak fabrikatzen aitzindaria den euskal enpresarekin. Proiektuaren helburua da prototipoak egiteko lerro bat martxan jartzea, hainbat digitalizazio-prozesu integratuta.  

Proiektuak izaera estrategikoa du, eta bertan Basquevoltek Telefonicaren zerbitzu aurreratuak izango ditu prototipo mailako fabrikazio-planta horrek eskatzen duen zeharkakotasuna izan dezan, bai konektibitatearen eta ekipamenduaren aldetik, bai IT eta OT arloetan zerbitzu profesionalak eta zibersegurtasuna eskainita. 

Prototipoak egiteko lerro horrek konektibitate industrial sendoko sare bat izango du, makinen komunikazio-eskakizunetara egokiro doituta, bai ekoizpen-prozesuan (LAN OT), bai instalazioaren sistema operatiboetan, ISA/IEC 62443 eta ANSI/ISA-95 estandar industrialak betez, Siemensek komunikazioetarako duen Scalance familiako ekipamendua erabiliz horretarako. 

Telefonicako eta Siemenseko sektore industrialeko espezialistek eta Basquevolten ingeniaritza teknikoko eta modelatzeko taldeak hilabeteak daramatzate lanean Basquevolten fabrikazio-prozesuetan modu fidagarrian eta gelaxken ekoizpena ziurtatuz aritzen diren sistema kritikoak bilduko dituen konponbide bat sortzen. 

Industria arloko zibersegurtasuneko neurriak ere funtsezko puntua izan dira instalazioaren digitalizazioko konponbideak diseinatzerakoan. Ildo horretan, soluzio sorta bat inplementatu izan da Telefonica Tech bidez perimetro industriala babesteko, nahi ez den trafikoa segmentatu eta murrizteko eta, halaber, euskal konpainiaren xedezko gailuek jasan ditzaketen mehatxuak hautemateko eta horiei erantzuteko. 

Proiektu estrategiko horren lehen emaitzak 2024ko lehen lauhilekorako espero dira.  

Industria, eraldaketa bidean 

Francisco Carranzak, Basquevolten CEOak, hau dio: “Prototipoak egiteko planta honetan garatuko den bateriak egiteko puntako teknologiak IT/OT sare oso-oso sendo bat eskatzen du, gailuen, prozesuen eta azpiegituraren kontrola eta kudeaketa eskainiko dituena. Hala, etengabeko hobekuntza bermatuta egongo da fabrikazio arloko gure eragiketen produktibitatean, kalitatean, eraginkortasunean zein malgutasunean”. 

Adrian Garcia Nevado Telefonica Españaren B2B sistemaren zuzendariaren esanetan, “Basquevoltekin egin dugun aliantza honek proiektu aitzindariak digitalizatzeko estrategiaren garapena ekarriko dio Telefonicari, eta erreferentziazko bazkide teknologikotzat hartuta enpresei beren eraldaketa-prozesuetan laguntza emateko bere politikaren barruan dago”. Basquevoltekin egin duen akordioaren bidez, solido egoerako litiozko baterien bezalako funtsezko sektore batean posizionatzen da Telefonica era askotako bere soluzioen bidez, ibilbide luze bat duelarik industriaren eta iraunkortasunaren esparruan.  

Jose Ramon Castrok, Siemens Digital Industries konpainiaren Espainia eta Portugalerako zuzendari nagusi denak, hauxe adierazi du: “Siemensek espainiar industriaren eraldaketa digital ziberseguruaren alde egiten du. Gure helburua da komunikazioen instalazioei eta sareei ahalik sendotasun handiena ematea, gerta daitekeen zibererasoren baten inpaktua gutxitzeko”.  

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.