Schneider-ek, Basquevolt-ek eta COMEXIk indarrak batu dituzte eta asiar fabrikatzaileekin lehiatuko dira

Schneider Electric, Basquevolt eta COMEXI kataluniar konpainia elkarlanean arituko dira baterien akaberarako zehaztasun handiko makineria garatzeko, Asiako lehiakide handien aurrean Europako hornidura-katea indartzen esanguratsuki lagunduz horrela.

Akordioa UPCELL (European Battery Manufacturing Alliance) aliantzaren esparruan lortu izan da, horren kide baitira hiru konpainiak, eta bateria elektrikoetan europar fabrikatzaileen lehiakortasuna indartzeko helburu nagusia du, Txinaren eta AEBren artean geroz polarizatuago dagoen testuinguru batean.

Lankidetza honek europar bateria-fabrikatzaileen ekosistema osoari egingo dio mesede”, dio Pablo Fernández-ek, Basquevolt-en Chief Engineering and Programs Officer denak, ondoren honako hau adierazteko: “COMEXIk eta Schneider-ek garatuko duten makineriak punta-puntako konponbideak eskainiko ditu, bereziki, laugarren belaunaldiko baterientzat. Horri esker, gure konpainiak ekipamendurik onena izango du 2025ean abian jarriko den pilotu-ildoarentzat”.

Webgune honetako cookiak edukia eta iragarkiak pertsonalizatzeko, sare sozialetan funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko erabiltzen dira.