Basquevolt Green Cities 2023 Foroaren 2. edizioan izan da
Basquevoltek Green Cities 2023 Foroaren bigarren edizioko mahai-inguruan parte hartu zuen asteazkenean, uztailak 5, Gasteizko Europa Jauregian.
Guztiontzako iraunkorra izango den etorkizuna ardatz duen mahai-ingurua
Basquevoltek Green Cities 2023 Foroaren bigarren edizioko mahai-inguruan parte hartu zuen asteazkenean, uztailak 5, Gasteizko Europa Jauregian.
Ekitaldi hori iaz jarri zuen abian Diario de Noticias de Álavak, Gasteiz Green Capital izendatu zuteneko hamargarren urteurrena ospatzeko. Edizio honetan "Ciudades, por y para los ciudadanos y ciudadanas" leloa izan zuen.
#ShareYourPower gure leloaren atzean balioak gogora ekartzen dituzten hitzak; izan ere, horrela lortu nahi dugu etorkizun iraunkorragoa eraikitzeko dugun ikuspegia gauzatzea: pertsonengandik abiatuta eta pertsonengana zuzenduta; elkarlanean eta elkartasunean oinarrituta, ingurumen-erronkei aurre egin ahal izateko eta gizarte-erantzukizuna sustatzeko Olga Rivera moderatzaileak "Ekonomiaren funtsezko sektoreen konpromisoa Arabaren orainarekin eta etorkizunarekin" mahai-inguruan azpimarratu zuen bezala. “Basquevoltek argi eta garbi ulertu du ingurumenaren erronka aukera argia dela, ez soilik negozioetarako, baizik eta eskualde honek izango duen etorkizun ekonomikoaren sarea hobetzeko ere".
Aimar Mendazak, gure Prozesuen Saileko Ingeniaritzako managerrak, indartu zuen adierazpen hori, eta hizlari gisa parte hartu zuen: "gasteiztarra eta Basquevolt taldeko kidea naizen aldetik, gaur egun nire egoera definitzen duten hitzak ilusioa eta harrotasuna direla sentitzen dut".