Basquevolt lankidetza-ildoak aztertzen dabil JETRO eta HITACHI japoniarrekin
Basquevolt JETRO Kanpo Merkataritzako Japoniar Erakundearekin eta HITACHI multinazionaleko ordezkariekin bildu da aste honetan, baterien merkatuko talenturik onena erakartzeko eta mundu mailan prestigio handiko bazkide eta erakundeekin lankidetza-esparruak ezartzeko asmoz.

Miñaon egoitza duen konpainia honek bi mugarri garrantzitsu ditu ezarrita 2023rako: bere I+G zentroa martxan jartzea, eta prototipoaren produkzio-lerroa. Prototipo horrekin fabrikatuko da Basquevolt teknologiarekin produktuei aplikagarria den lehen bateria. Azelerazio-prozesu horren harira, konpainiaren nahia da munduko pilotu-ildo eta gigafaktorientzako ekipoen hornitzaile onenekin lankidetzan aritzea eta, aldi berean, nazioarteko merkatuko kualifikazio handieneko talentua erakartzea, Japonia eta Korea bezalako herrialdeak barne direla.
Basquevolt-ek, halaber, iraunkortasunean erakusten dituen estandar altuen ildotik jarraitu nahi du, bere nortasunaren ikur direlako, eta bere kolaboratzaileengana zabaldu nahi ditu estandar horiek, bai bateriak fabrikatzeko prozesuari dagokionez (CO2 aztarna gutxitzea du helburu), bai horien birziklagarritasunaren gainean.