BASQUEVOLTek abian du belaunaldi berriko baterientzako “Gelaxken laginak fabrikatzeko planta (A-Sample)”
Prototipo-gelaxkak fabrikatzeko lerro honek 20Ah-ko lehen gelaxkak sortzea lortu du, eta urte honen amaierarako 80Ah-ko gelaxkak ekoiztea aurreikusten du
BASQUEVOLTek abian du belaunaldi berriko baterientzako “Gelaxken laginak fabrikatzeko planta (A-Sample)”
- Prototipo-gelaxkak fabrikatzeko lerro honek 20Ah-ko lehen gelaxkak sortzea lortu du, eta urte honen amaierarako 80Ah-ko gelaxkak ekoiztea aurreikusten du
- 8 hilabete besterik ez dira behar izan 4.500m2 dituen eraikina egiteko, zeinak ingeniaritza eta ekoizpen eginkizunetako 80 langile hartzeko edukiera baitu.
4 aretotan banatzen da, eta litioko ioien baterien industriaren egungo estandarrak betetzen dituen prozesuak biltzen ditu, horien artean patentatutako elektrolitoaren fabrikazioa nabarmentzen delarik. Elementu horren zioz, gure konpainia munduan bakarra da baterientzako teknologia fabrikatzeko sektorean
GURE "A-SAMPLE" IKUSI NAHI DUZU? BEGIRATU!
Egungo teknologia vs Basquevolt teknologia
Sortu zenetik bi urte besterik ez dira igaro, baina Basquevoltek badu dagoeneko bere gelaxken prototipoak fabrikatzeko planta bat. Planta horretan da, gainera, patentatutako bere elektrolitoa (gel polymer) ekoizteko eremua. Elementu hori giltzarri da baterien belaunaldi berri honek dakarren berrikuntzan.
Eraikina joan den urteko udan hasi ziren eraikitzen eta operatibo dago dagoeneko; gainera, baterientzako gelaxken fabrikaziorako aitzindaria den makineria du. Horri esker, 20Ah-ko bere lehen gelaxkak ekoitzi ahal izan ditu. 2024 honetako datozen hilabeteetan irtengo dira bezero izan daitezkeenei zuzendutako lehen laginak. Era berean, hilabete batzuk barru produkzio-prozesua 80Ah-ko gelaxketara eskalatzea aurreikusten da, eta auto elektrikoen “battery packs” delakoak fabrikatzeko nahiko dentsitate energetikoa duten gelaxkak lortuko lirateke horrekin.
Egungo teknologia vs Basquevolt teknologia
Planta honetan fabrikatzen diren bateriek “iraultza” dakarte mugikortasun elektrikoaren sektorean. Izan ere, Europako gigafaktorietan eta, are, Espainian ere egun erabiltzen duten bestelako teknologia bat da. Gigafaktoria horietan era masiboan ekoizten diren litioko ioien (likido egoeran) bidezko bateria tradizionalen teknologiaren aldean, solido egoerako bateriek “belaunaldi berri bateko bateriei” emango die bide. Solido egoeran, izan ere, “belaunaldi berri bateko bateria” bat sortu ahalko da, dentsitate energetiko handiagokoa (%50eraino gehiago), seguruagoa (ez da horren sukoia) eta kostu gutxiagokoa (%30 inguru merkeagoa, bere fabrikaziorako erabiltzen diren materialak –polimeroak eta bestelako batzuk– kostu txikiago dakartelako lehengaian nahiz haren produkzio-prozesuko manipulazioan) izango dena.
Beste urrats bat “ibilgailu elektrikoaren benetako demokratizaziorantz”
“Gure helburua, enpresa bezala, “made in Europa” teknologia bidez ibilgailu elektrikoaren benetako demokratizazioan laguntzea da. Horretarako, ez da nahikoa errekuntzako ibilgailuekin zirkulatu ezingo den data agintzen diguten araudi-esparruekin... asmo hori errealitate bihurtu behar da gaur egun ibilgailu elektriko baten kostuari aurre egin ezinean diren milaka milioi pertsonentzat, barne-errekuntzako ibilgailu tradizionalena baino askoz handiagoa delako”, esan du Francisco Carranza Basquevolten CEOak.
“BASQUEVOLTen misioa da ibilgailu elektrikoaren kostua merkatzea ahalbidetuko duen formula aurkitzea, hau da, ibilgailua demokratizatzea. Baterientzako gure gelaxken prototipoak fabrikatzeko planta berri honekin, urrats bat aurrerago gaude, inolako zalantzarik gabe, gure azken helburua lortzetik: guztiontzako izango den deskarbonizazio erreal eta jasangarrian laguntzea”.
Bateriak ekoizteko egungo eredura “zeharraldatu” daitekeen produkzio-prozesua
“Munduan baterientzat ezarrita diren egungo fabrika eta gigafabriketarako –bai jarrita diren makinerietan, bai fabrikaziorako ezarritako prozesuetan– ahalik egokitasunik handiena” lortzea izan zen produkzio-lerro hau eraikitzeko orduan ezarri genuen helburu nagusietako bat.
Halatan, Basquevolt teknologiarekin bateria tradizionalen %90 inguru bateria tradizionalen eran ekoitzi daiteke. “Retrofit” delakoa da, hau da, produkzio-prozesu batek merkatuaren fabrikazio-prozesu estandarrera ahalik gehien egokitzeko duen gaitasuna.