Basquevolt-ek konpainiarentzako bi mugarri garrantzitsu lortzeko asmoa du 2023an
ASQUEVOLTen Administrazio Kontseiluak gaur izan du urteko lehen bilkura eta 2023ko Plan Estrategikoa aurkeztu du, ekitaldi honetarako hazkunde-mugarri nagusiak biltzen dituena.
BASQUEVOLTen Administrazio Kontseiluak gaur izan du urteko lehen bilkura eta 2023ko Plan Estrategikoa aurkeztu du, ekitaldi honetarako hazkunde-mugarri nagusiak biltzen dituena.
Horien artean, datorren apirilean konpainiak zabalduko duen I+G zentro berria nabarmentzen da. Epsilon Euskadi 1 Formulako euskal proiektuaren eraikin zaharrean dago, Miñaoko Teknologia Elkartegian. Instalazio horietan egongo dira bai konpainiaren laborategia, bai 2024an 20Ah eta 80Ah bateriak fabrikatzeko moduan egongo den prototipo-ildoa.
Francisco Carranza konpainiako CEOaren hitzetan, “hazten ari gara talentuan, gure know-how-ren garapenean CIC energiGUNErekin eta nazioarteko ikusgarritasunean. Gure mugarri estrategikoetan abiada handian aritzeko aukera ematen digu horrek, eta prest gaude BASQUEVOLT izateko solido egoeran diren litiozko baterien Europako lehen fabrikatzailea 2027an”.
Gertakizun horrekin, konpainiak iraultza eragingo du automobilgintzaren sektorean.