
"SOLIDCELLS” proiektua arrakastaz burutu da
-
NEOTEC laguntza-programen bidez finantzatutako jarduera
"SOLIDCELLS” proiektua arrakastaz burutu da
BASQUEVOLTek SOLIDCELLS proiektua burutu du ‘Solido egoerako gelaxken garapena azken belaunaldiko baterientzat’ izenburupean NEOTEC programaren barruan. Proiektu hori Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak finantzatu du Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroaren (CDTI) bidez.
Era horretan, NEOTEC programak ikerketa-jardueran garatutako ezagutzetatik sortutako proiektuak martxan jartzen lagundu du, SOLIDCELLS proiektuan, esaterako. Proiektu horren helburua da belaunaldi berriko solido egoerako gelaxken garapena lideratzea, jarduera gelaxka eta elektrolitoen garapenera zuzenduta. Besteak beste, honako abantaila hauek eskaintzen ditu: segurtasun handiagoa, dentsitate energetiko handiagoa, eta kostu txikiagoa egungo ioi-litiozko baterien aldean.
Horren bidez, gizartearen elektrifikazio beharrei erantzun nahi zaio, eta giltzarri diren sektoreak teknologikoki bultzatu nahi dira, hala nola ibilgailu elektrikoa, biltegiratze estazionarioa edo kontsumoko elektronika-gailuak.
Proiektu zenbakia: SNEO-20222351
